XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUZKEL-PIZKUNDIAREN OLERKIRIK ONENAK.

Jemein'dar Keperin'ek.

Abinduba zorra ei-da, ta ni nire abintza betetan nua.

Gabona deritxon Arana-Goiri'ren olerkija luzetsuba dala esan neban eta orregaitik zati bat baño eneban ipiñi azken-zenbakijan: Miren'en abestija.

Gaur, ba, artezkari jaunaren bayetza daukodan-ezkero, beste zatija argitalduko dot emen.

Artzañen abestija.

Eta berarekin batera beste Euzkel-Pizkundiaren olerki bi: Aitonaren esana.

- Bustintza'tar Ebaista (Kirikiño).

Jantzi daigun Euzkerea.

- Enbeita'tar Kepa.

GABONA (Artzañen abestija).

Jaunaren geznarijak
Poz-geznea ekarri dausku:
Geure larre onetan
Jaun-Semia jayo bai-yaku
.

Guazen artzain danok
Seintxu Deuna billatuteko:
Geure bildots barrijak
Ixan bediz berarentzako
.

Ardoki baten Jauna,
Esan dausku jayo yakula:
Bera aulan txikituta,
Geu geronek anditu gara
.

¡Au da Jaun errukijoi,
Ona ta Jaun maitegarrija!
Bere maitetasunak
Eratsi dau aska batera
.

Jaunaren geznarija
Dantzubenak ¡zorijontsubak!
Jatzi dan Jaun-Goikua
Dazabenak ¡zorijondunak!
.

Sein ori ardokitan
Jayoten da, geu lakoxerik
Ardijak zainduteko:
¡Ezta iñunbez artzain oberik!
.

Ara or ardokija...
Entzuten da Semetxubari
Amaren lolotxuba...
Lotan dago; biar da ixilli
.

Jaungoiko-Semia, agur;
Agur, agur, Jauna'ren Ama;
Agur, Zeu, Gixon deuna,
Neska-Ama'ren ezkona zara
.